Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal (Tecla de acceso S)

Sección de idiomas

Fin de la sección de idiomas

Change location > Spain

Teknologia mediko-kirurgikoaren banaketaren sektoreko konpainia aitzindaria gara

25 urteko esperientziak ematen duen bermea eskaintzen dugu eta Espainian, Portugalen, Italian, Erresuma Batuan eta Belgikan dihardugu, mendebaldeko Afrikako eta Latinoamerikako tokiko kideekin batera lan egiteaz gain. Mediku espezialistarentzat balioa sortzea da gure xedea, hiru ardatzen inguruan:

Teknologia

Azken aurrerakadak, diseinuak eta materialak beti dira lagungarriak bai pazientearentzat eta baita kirurgialariarentzat ere. MBA Innovation Cell proiektuaren bitartez kultura berritzaile hori sustatu eta koordinatzen dugu.

Zerbitzua

Beti egin izan duguna. Odolean daramaguna. Besteengandik desberdintzen gaituena. Always ready, always on. Beti hor, beti gogotsu. Hori da gure goiburua eta MBA proiektuak adierazten duena.

Ezaguera

Gure garapen zientifikoaren aldeko apustu irmoari jarraituz, ezaguera zientifikoa bideratzeko erakunde independentea sortu genuen: MBA Institute.

Xedea

Osasun-arloko profesionalei balio osagarria ematea

Gure balioak

Ezaguera. Merkatuan dugun 25 urtetik gorako esperientziari esker eta gure profesional taldearen trebakuntza-maila handiari esker, osasun-sektorearen ezaguera sakona lortu dugu. Elkarrekin hazi gara eta eboluzionatu dugu, merkatuan mugarria jarriz eta, orain, gure jarduera-alorreko eskakizun berrien arabera aurrera jarraitzen dugu.

Oreka. Gure lan-kultura negozio egonkor eta orekatu bat lortzera bideratua dago, errespetua, gardentasuna eta koherentzia nagusi diren inguru batean. Gure aburuz, oinarri sendoekin soilik jarrai daiteke hazten eta horretarako aritzen gara lanean egunero konbentzimendu horrekin.

Konfiantza. Gure bezeroari arreta emateko bokazioari eta erantzuteko gaitasunari esker, gurekin lan egiten duten osasun-arloko profesionalei ematen diegun balioari esker eta baita merkaturatzen ditugun produktuen kalitateari esker ere, konfiantzako kide zintzotzat hartzen gaituzte.

Gure ikuspegia gure historian oinarritzen da

¡HOLA!

1988

MBA, traumatologiaren eta ortopediaren munduko pertsona talde batek enpresa bat eratu zutenean jaio zen, gauzak beste era batera egiteko asmoarekin. MBAren hazia desberdina izan zen: kirurgialariarekin elkarrizketa bultzatuz, benetako irtenbideak proposatuz eta beti ere bere ondoan egonez.

Zonalde berriak...

1989

Urte bakar batean MBAk hazteari ekin zion Espainiako hainbat puntutan: Madril, Bartzelona, Valentzia…

... eta produktu berriak

1995

Bizkarrezurraren alorreko abentura gisa hasi zena bestelako irtenbideetara zabalduz joan zen: belauna, aldaka, kanpo-finkapena, biologikoak… eta beste espezialitate batzuetara: anestesia, kirurgia orokorra…

BIOSER

1998

Anestesiaren merkatuan lortutako hazkundeari zerbitzua emateko sail berezia eratzea erabaki genuen. BIOSER jaio zen.

¡OLA!

1999

Nazioarteko abenturari ekin genion lehenengo pausoa Iberiar Penintsulan emanez: Portugal. Bi delegazio sortu ziren, MBA Porto eta MBA Lisboa, Portugaleko kirurgialariei zerbitzurik onena emateko helburuarekin.

Iberia

2000

Iberiar Penintsulan estaldurarik onena lortu zen MBA Castilla La Mancha eta MBA Extremadura delegazioen sorrerarekin.

CIAO!

2002

Portugaleko nazioarteko esperientzia oso ona zen eta merkatu berri baten aldeko apustua egitea erabaki zen: Italia. MBA Italia S.R.L. jaio zen, egoitza Milanen zuena, bizkarrezurreko, belauneko, aldakako eta goiko gorputz-adarreko irtenbideak eskaintzeko.

MBA 2.0

2003

Ekintza-plana diseinatu zen helburu argiarekin: konpainia teknologia-tresna eta informazioaren kudeaketarako tresna onenekin hornitzea.

Lidergoa

2007

Urtez urte, MBA helburuak lortuz joan zen eta hazkunde harrigarria bizi izan zuen, Europan bere sektoreko lehen enpresa independentebilakatu arte.

Profesionala

2008

1988. urtean proiektu xume gisa hasi zena, 2008an enpresa erabat profesionalizatu bilakatu zen. Management Buy Out eragiketa bat burutu zen, hartara enpresaren profesionalizazioaren zirkulua itxiz, %100 Espainiako kapitala mantenduz.

HELLO!

2009

Berriz ere mugak zabaldu egin ziren eta MBA Erresuma Batuan lanean hasi zen, MBA UK bere eskumeneko enpresa berriaren bitartez, egoitza Manchesterren duena.

HALLO!

2010

MBAk akordio bat izenpetu zuen Cormed NV enpresarekin, Belgikako bizkarrezurraren merkatuko lider nagusia.

Hazkundea

2012

Enpresaren egoitza berria inauguratu da “Silos del Intra”-n.

Integración

2015

Cormed NV, MBA Bélgica eta Luxemburgo bilakatu zen.

Eraldaketa

2016

MBA-k bere etapa berriari ekin dio sektoreko erronka berriei aurre egiten lagunduko dion birplanteamendu estrategikoarekin.

Gure inguruko gauzen artean oreka bila

MBAn ahalegindu egiten gara gure jardueraren aurrerapenaren, ingurumena zaintzeko sustapenaren eta gizarte-garapenaren arteko oreka bilatzen. Badakigu helburua zaila dela eta horregatik jartzen ditugu gure denbora eta gure energia hiru jarduera-ildoren zerbitzura:

MBA biomekanikako katedra

MBA eta Oviedoko Unibertsitatearen arteko ekimena da, diseinu biomekanikoaren alorreko aurrerapauso berritzaileenak zabaldu eta alor horretako ikerkuntza erabiltzaile potentzialengana bideratzeko helburua duena.

MBA gizarte-ekintza

MBAren jarduera-ildo honek koordinatzen ditu konpainiatik sortzen diren gizarte-ekintzako programa eta baliabide guztiak, hala nola, GKEen ekarpenak edo ekarpen espezifikoak, esaterako, SECOT elkarteak "Kooperazio-proiektuei laguntza emateko taldeari" egin ziona, besteak beste Txad, Burundi eta Indian proiektuak abian dituztelarik.

Ingurumena zaintzeko politika aktiboa

Horri esker, ISO 14001 ziurtagiria eskuratu dugu Lloyd´s Register-en eskutik eta gure ingurunearen babesa enpresa-politika gisa ezarri dugu.


Konpainiaren akziodunei jakinarazpen garrantzitsuak egiteko gunea

  • Inicio del contenido