Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal (Tecla de acceso S)

Sección de idiomas

Fin de la sección de idiomas

Change location > Spain

Erantzun onak, espiritu ona, zerbitzu ona

Historia arrakastatsu batek beti ditu bere sustraiak. Eta gureak sortu ziren konponbiderik ez zuten mediku espezialistaren arazoei erantzun onak eman genizkienean. Ezaguera eta esperientzia horri esker, medikuntzako bederatzi espezialitate desberdinetara zabaldu gara: anestesiologia, kirurgia orokorra, bihotz-hodietako kirurgia, toraxeko kirurgia, urologia, ginekologia eta obstetrizia, ORL, kirurgia plastikoa eta larrialdietako medikuntza.

Erantzun onak, espiritu ona, zerbitzu ona. Horiek dira gure BIOSER sortarekin eraiki ditugun sustraiak. 

  • Biologicos
  • Anestesia
  • Especialidades quirurgicas

Biologikoak

Geroz eta gehiago, osasun-arloko profesionalek eskatzen dituzte organo eta ehunen egituren jostura, ordezkapena edo birsortzea ahalbidetzen duten produktuak. Helburua da biobateragarriak diren irtenbide hauek pazientearen susperraldi azkarra lor dezaten.

Produktu biologiko eta biokimikoen aukera zabalari esker, BIOSERek espezialisten eskura jarri ditu honako irtenbideak:

Anestesia

BIOSER anestesiaren mundurako jaio zen kontzeptu iraultzaile batekin: laringeko maskara. Orain, 20 urte beranduago, BIOSERek produktu berritzaileak eskaintzen jarraitzen du anestesisten lana errazteko.

Anestesistaren helburuaren arabera, produktu-kategoria hauek ditugu:

Espezialitate kirurgikoak

Espezialitate kirurgikoen lerroa zerbitzu integral baten aldeko apustuaren ondorioa da, kolektibo kirurgikoaren eskari gero eta handiagoari erantzuteko xedearekin, ez bakarrik ortopedia edo anestesiaren munduko beharrentzat, baizik eta beste hainbat diziplina klinikorentzat ere, egunez egun beren konfiantza guregan jartzen dutenak eta erreferentziako enpresa gisa haz gaitezen ahalbidetzen dutenak.

Erabakitasun hau irtenbide kirurgikoen lerro argi batean zehazten da:

  • Inicio del contenido