Saltar navegación. Ir directamente al contenido principal (Tecla de acceso S)

Sección de idiomas

Fin de la sección de idiomas

Change location > Spain

Arazo handiei, irtenbide handiak

Gure 25 urteko esperientzian zehar, gure traumatologiako eta ortopediako irtenbideen sorta aberastuz joan gara. Urtez urte, emaitzak egiaztatu ditugu, joerak aztertuz eta material berriak probatuz, kirurgialarien eta pazienteen beharretarako aproposak ziren ala ez erabakitzeko.

Denbora joan ahala, prozesu guzti hau MBAren barruan erritual moduko bat bilakatu da eta merkatu osoko irtenbide-zorro oso, seguru eta teknologikoenetako bat eraikitzeko aukera eman digu.

  • Rodilla
  • Cadera
  • Hombro
  • Otras articulaciones
  • Tumores y grandes reconstrucciones
  • Biologicos
  • Columna
  • Trauma

Belauna

Iberiar Penintsula osoko kirurgialariekin batera 60.000 belauneko ebakuntza baino gehiagotan parte hartuz, kirurgialariek momentu bakoitzean dituzten beharrak ezagutu ditugu eta pazienteen eboluzioa haiekin batera aztertu dugu. Esperientzia honi esker, askotariko irtenbideak barne dituen aukera zabala sortu dugu oreka perfektua lortuz kalitatearen, berrikuntzaren eta emaitzen artean.

Belauneko giltzaduran burutu beharreko ebakuntzaren arabera, gure irtenbide-sortak honakoak eskaintzen ditu:

Aldaka

Aldakako artroplastia prozedura kirurgiko heldu eta oso kontrastatua da. Hala ere, etengabe ari dira agertzen teknika eta material berriak giltzadura-ordezkapen hau garatzea ahalbidetzen dutenak.

MBAren aldakarako zorroak irtenbide fidagarri eta kontrastatuak uztartzen ditu etorkizunean geroz eta gehiago erabiliko diren materialekin.

Aldakako giltzaduran burutu beharreko ebakuntzaren arabera, gure irtenbide-sortak honakoak eskaintzen ditu:

Sorbalda

Oso patologia ezgaitzailea denez, teknologiaren hobekuntzarekin eta atera diren produktu berriekin batera, eta baita sorbaldan espezializatuagoak dauden kirurgialarieiesker ere, sorbaldaren inguruko prozesuak izugarri areagotu dira azken 10 urteotan.

MBAk merkatuko zorro osoenetako bat eskaintzeaz gain, sorbaldako kirurgialariari segurtasuna ematen dio nazioarteko erreferentziako kideen laguntzarekin batera garatu diren inplanteetarako irtenbide-sorta eskaintzen diolako, 20 urtetik gorako esperientzia klinikoaren eta hainbat ikerlan eta argitalpenen bermearekin.

Sorbaldako giltzaduran burutu beharreko ebakuntzaren arabera, gure irtenbide-sortak honakoak eskaintzen ditu:

Beste giltzadura batzuk

Pazienteek ukondoan, eskuan, eskumuturrean edo orkatilan sufritzen dituzten minei edo arazoei konponbidea ematea ere eskatzen dutelako. Giltzadura hauetako patologientzat irtenbide aproposa aurkitzea ez delako beti erraza izaten.

Guzti horregatik, eta zerbitzua emateko xedearekin, MBAk ortopedia eta traumatologiako kirurgialariaren eskura jarri du honakoen giltzadura-arazo nagusiak tratatzeko sorta lehiakor eta osagarria:

Tumoreak eta berrosatze handiak

Hezurretako akats larrien tratamendurako, berrosatze handien eta onkologia ortopedikoaren kasuetan, gehien erabiltzen diren kirurgia-teknikak dira kaltetutako gorputz-adarrak mantentzeko helburu nagusia dutenak.

MBAk protesi-irtenbide sorta osoa eskaintzen du kasu hauetarako, goiko nahiz beheko gorputz-adarretarako, moduluzko irtenbideak, neurrira egindako irtenbideak (custom made) edo estaldura bereziak barne hartuz.

Biologikoak

Prozesu biologiko edo biokimiko baten ondorioa diren produktu edo sistemak dira hauek, eskeleto-muskulu egituren jostura, ordezkapena edo birsortzea ahalbidetzen dutenak.

MBAn etorkizuna berrikuntza hauen eskutik datorrela uste dugu. Horregatik oso adi egoten gara alor honetan agertzen diren elementu berriak gure zorrora gehitu ahal izateko.

Gaur egun, produktu mota honen barruan, MBAk ditu:

Bizkarrezurra

MBAk bizkarrezurrerako irtenbide-sorta osoa eskaintzen du bai pazienteen eta baita kirurgia-taldearen beharrei ere erantzuteko. Sistema tradizionalak eta aukera berritzaileak jartzen ditugu kirurgialariaren eskura paziente bakoitzarentzat aproposena den tratamendua aukera dezan, lepoaldeko, torax-gerrialdeko eta errain-hezurraren alderako askotariko inplante, gailu eta tresnen artean, lehentasun zorrotzenak asebetetzeko gai direnak.

Materialen ikuspuntutik, MBAk egunez egun berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, aukera zabala proposatuz: titanioa, kobaltoa edo altzairua bezalako material tradizionalenetatik, peek-aren gisako material sintetikoetatik pasa eta matrize polimerikoa eta estaldura metalikoa duten material iraultzaileetara iritsiz.

Ordezko aukerei dagokienez, tratamendu-sistema kontserbadoreak eskaintzen ditugu, hala nola, multzoaren mugikortasuna mantentzen laguntzen duten sistemak, nerabeengan nahiz helduengan deformazioak tratatzeko irtenbideak, erasokortasun txikiena duten larruazalean zeharreko prozeduretarako tresneria edo aurrealdeko eta atzealdeko abordatze-sistemak; laburbilduz, behar irtenbide espezifiko bat behar bakoitzarentzat.

Trauma

MBAren traumatologiako produktuen sortak askotariko irtenbide berritzaileak ditu, erasokortasun txikienarekin eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko pentsatuak.

Gure produktu guztiak arreta handiz diseinatu dira edozein adineko pazienteen hezurren eta giltzaduren egoera hobetzeko helburuarekin, mugikortasuna berreskura dezaten lagunduz eta, ondorioz, arazoa sufritu baino lehen zuten bizimodu aktiboagoa berreskura dezaten ahalbidetuz.

Egungo produktuen sortak tratamenduetarako irtenbide osoak eskaintzen ditu barne- eta kanpo-finkapeneko sistemen bidez.

  • Inicio del contenido